gasteiz13

 

Bigarren atala

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

hasiera

 

Galdetegia

 

1. Zer da arrazoibidea?

 

a.)Logikaren printzipioa.

b.)Logikaren printzipioetan oinarrituz, xede baterako intentzionalitatea eta kontzientzia osoz subjektua martxan jartzen duena.

c.)Logikaren printzipioetan oinarrituz, xede eta intentzionalitate gabe kontzientzia osoz subjektua martxan jartzen duena.

d.)Logikaren printzipioetan oinarrituz, xede baterako subjetua berez martxan jartzen duen logika.

 

 

2. Arrazoibidea horrelakoa da:

 

a.)Printzipioetatik ondorioetara eratzen bada deduktiboa.

b.)Soilik induktiboa.

c.)Kasu partikularretan oinarrituz, subjektuak printzipio orokorrak jarriz, induktiboa.

d.)a eta c erantzunak biak dira zuzenak.

 

 

3. Zein bi etapatan banatzen dira Piageten teoriaren araberako etapa prelogikoak?

 

a.)0-2 urte bitarteko aldi sensoriomotorra eta 2-8 urte bitarteko erreflexuen aldia.

b.)2-4 urte bitartko operazio- aurreko aldia eta 4-7 urte bitarteko aldi sensoriomotorra

c.)0-2 urte bitarteko aldi sensoriomotorra eta 2-7 urte bitarteko operazio-aurreko aldia

d.)Erreflexuen aldia eta erreakzio zirkularren aldia.

 

 

4. Hauetako zein da erreflexuen aldiko ezaugarria?

 

a.)Inguru guztira begiratzen du.

b.)Soilik bi erreflexu ditu: hurrupatze eta oratzeerreflexuak.

c.)1-2 hilabete artean ematen da.

d.)Ez du irudikatzen bere ikusmen-esparruan kokatzen ez dena.

 

 

5. Hauetako zein da Lehen mailako erreakzio zirkularrak aldiko ezaugarria?

 

a.)Haurtxoa gai da helburu bat gauzatzeko bi eskema koordinatuz.

b.)Esperimentazio fasea da.

c.)lehendabiziko eskemak sortzen dira.

d.)8-12 hilabete artean ematen da.

 

 

6. Hauetako zein da Bigarren mailako erreakzio zirkularrak aldiko ezaugarria?

 

a.)Intentzionalitatearen estreineko urratsak ematen dira.

b.)Objektuen existentzia bere ikusmen esparruarekin lotuta dago.

c.)8-12 hilabete artean ematen da.

d.)a eta b erantzunak biak dira zuzenak.

 

 

7. Hauetako zein da Bigarren mailako eskemen koordinazioa aldiko ezaugarria?

 

a.)Haurtxoa gai da helburu ala asmo bat gautzatzeko bi eskema koordinatuz.

b.)Ekintzak intentzionalitate gabeak dira.

c.)8-14 hilabete artean ematen da.

d.)Ez du objektuenganako arreta adierazten.

 

 

8. Hauetako zein da Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak aldiko ezaugarria?

 

a.)Esperimentazio fasea da eta eskemen bariazioak alde batera izten dira.

b.)Haurra oraindik ere esplorazioan pasiboki aritzen da.

c.)Esperimentazio fasea da eta haurrak esplorazio aktiboa egiten du.

d.)Umeak desplazamensu ikusezinak erraz imajinatzen ditu.

 

 

9. Hauetako zein da Barne errepresentazioen hastapenak aldiko ezaugarria?

 

a.)18-24 hilabete artean ematen da.

b.)Operazio- aurreko aldian sartzen da.

c.)Objektuen iraunkortasun printzipioa bereganatzen du.

d.)a eta c erantzunak biak dira zuzenak.

 

 

10. 2-7 urte bitarteko operazio-aurreko aldiaren pentsamenduaren zein ezaugarri da zuzena?

 

a.)Umeak eskemak alde batera uzten ditu eta lengoaia menperatzen du.

b.)Pentsamendu egozentrikoa eta arrazoibide intuitiboa ditu, eskemak barneratzen ditu, lengoaia menperatzen du, lehendabiziko inbarianteak mamitzen ditu.

c.)Barne esperientzia, esperientzia fisiko bihur dezake, sinbolo, irudikapen eta kontzeptuak erabiliz.

d.)b eta c erantzunak biak dira zuzenak.

 

 

11. Hauetako zein da pentsamendu transduktiboa aldiko ezaugarria?

 

a.)Umeak era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua induktiboa da.

b.)Umea kasu konkretu batetik kasu orokor batera doa eta ondorioz, errealitatea beti ondo ulertzen du.

c.)Umeak era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua ez da deduktiboa ezta induktiboa ere.

d.)4-8 urte bitarteko haurrek adierazten duten pentsamendua da.

 

 

12. Zertan oinarritzen da pentsamendu transduktiboa?

 

a.)Aurrekontzeptuetan.

b.)Eskemetan.

c.)Ideietan.

d.)Logikan.

 

 

13. Hauetako zein da pentsamendu intuitiboa aldiko ezaugarria?

 

a.)4-8 urte bitarteko haurrek adierazten duten pentsamendua da.

b.)Oraindik ere egoera sinpleak ez dira ulertzen.

c.)Egoera sinpleak ondo ulertzen dira baina zailtasunak agertzen dira egoera zailak ulertzeko orduan.

d.)a eta c erantzunak biak dira zuzenak.

 

 

14. Zertan agertzen dira zailtasunak pentsamendu intuitiboa aldian?

 

a.)Egoera zailak ulertzeko, erlazio alderantzizkoak ezartzeko eta objektuen artean parekotasun-erlazioak eta taldekidetza jartzeko unean.

b.)Egoera errazak ulertzeko, erlazio alderantzizkoak ezartzeko eta objektuen artean parekotasun-erlazioak eta taldekidetza jartzeko unean.

c.)Soil soilik erlazio alderantzizkoak ezartzeko eta objektuen artean parekotasun-erlazioak eta taldekidetza jartzeko unean.

d.)Egoera guztiak ulertzeko orduan.

 

 

15. Zein aldi nagusitan banatzen da arrazoibide logikoaren benetako unea ikuspegi piagetanotik begiratuta?

 

a.)Operazio orokorra eta operazio formalekoa.

b.)Operazio konkretukoa eta operazio formalekoa.

c.)Operazio logikoa eta operazio ez logikoa.

d.)Operazio formala eta operazio informala.

 

 

 

 

Kontzeptu mapa

 

4_mapa_idirin_astondoa.pdf

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.